Ostegunean 19.00etan Iruñeko Jarauta kaleko lokalean beste herrialdetako harmaila-lagunen esperientziak jasoko dituzte Indar Gorriko kideek. Bertan Bukaneros (Rayo Vallecano), Riazor Blues (Coruñako Deportivo) eta Iraultza 1921eko (Alaves) kideak izango dira.
Ostiralean, toki berdinean eta ordu berdinean Fonsi Loaiza kazetaria eta Emilio Abejon ekonomilaria egongo dira «Javier Tebas eta LFParen inguruan dantzan dabiltzatenen mafiaz hitz egiten». «Ezin dugu ahaztu aurretik aipaturiko erasoaldia hauen esku eta buruetatik makinatu egin dela. Hori dela eta ezinbestekotzat jotzen dugu gaur egun gure etsai amorratuak bihurtu dien horien informazio guztia (ahalik eta gehiena) jasotzea», nabarmendu zuten Indar Gorriko kideek.
Larunbatean, hilak 21, goizetik hasita futbol txapelketa antolatu dute, gero herri bazkaria egingo dutelarik. Bukatzeko, Ezpala tabernan festa txiki bat izanen da.
Jardunaldiak bukatzeko, igandean, 16.00etan Zolina plazatik Sadarreraino kalejira egingo dute, Osasuna eta Numantziaren arteko partida ikusteko.