NAIZ
IRUÑEA

Eraso sexisten gaitzarekin amaitzeko aldarria Donibanen

Iruñeko Donibane auzoan ehunka pertsona atera dira kalera eraso sexisten «gaitzarekin» amaitu behar dela aldarrikatu eta «berdintasunean oinarritutako gizarte bat» eraiki behar dela ozen esatera.

Donibane auzoan azken eraso sexistaren aurrean mobilizatu dira. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Donibane auzoan azken eraso sexistaren aurrean mobilizatu dira. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

«Eraso sexistarik gabeko auzo bat nahi dugu», adierazi dute antolatzaileek Donibane auzoa gurutzutatu duen mobilizazioaren amaieran. Modu honetan eman diote erantzuna duela astebete gertatu zen azkeneko eraso sexistari.

17 elkartek deitu dute gaurko mobilizazioa eta lema ugari irakurri eta entzun ahal izan dira ibilbidean zehar: «Erasorik ez» edo «nire gorputza nirea da», besteak beste.

Modu honetan, «eraso bakar bat gehiago ere» ez dutela onartuko adierazi dute. Koldo Osinaga, Donibaneko Bizilagunen elkarteko presidenteak adierazi duenez «guztion ardura da» eraso hauei aurre egitea, «askotan erakundeen esku uzten baldin badugu ere».

«Ezinbestekoa da bizilagun bezala erantzutea», gehitu du, eta zentzu  horretan eskertu egin du azken eraso horren ostean bizilagunen jarrerak ahalbidetu zuela erasotzaileak atxilotzea. Honen aurrean. «hezkuntzaren garrantzia» nabarmendu du Osinagak.