NAIZ
IRUÑEA

Iruñeak sanferminetako Liburu Zuria prestatuko du

Sanferminetako Liburu Zuriak jaiek izan duten bilakaera bildu eta etorkizunean izan beharko duen garapena ezartzeko balioko du. Horretarako, hainbat ikuspuntutik landuko dira jaiak eta gai zehatzen inguruan ariko dira, ekarpenak jasotzeko parte hartze prozesu bat irekiko duten modu berean.

Sanferminak.
Sanferminak.

Datozen bi urteetan Iruñeak sanferminetako Liburu Zuria prestatuko du, zeinek «ikuspegi zabal eta hetetogeneo batetik» elkarte eta ekimen desberdinen esperientzia eta gogoetak bilduko dituen. Honen helburua, datorren hamarkadan jaiak nolakoa izan behar duen zehaztea da eta dokumentu hau Udalaren lanaren ardatz bilakatuko da.

Bi ildo izango ditu lan honek. Alde batetik, azterketa ekonomiko, tekniko eta soziala, non azken urteetako egoera aztertuko den. Eta bestetik parte hartze prozesu bat. Prozesu hau bitan banatuko da. Bat, urtarriletik ekainera, eta bigarrena abuztutik abendura. Lehenengo zatian gai desberdinak aztertuko dira, jendearen parte hartzearekin eta bigarrenean, aldiz, ekarpen horiek landuko dira.

Aurten bertan hasiko dira Lizuru ZUriaren lanketarekin, eta 2018ko jaietan amaituko da eta hau ere bi prozesutan banatuko da. Lehenik, aurtengo irailetik hasita eta 2017ko sanferminetaraino parte hartze egitura berriak sortuko dira eta ekarpenak egiteko unea izango da. Hauek urtarriletk aurrera landuko dira.

2017ko irailetik aurrera, Liburuz Zuria zehazten hasiko da eta 2018ko jaietarako ekarpenak egiteko aukera eskeiniko da. 2018ko urtarriletik aurrera, aldiz, prozesuaren emaitzak emanen dira jakitera.