2014ko urrian paratu zuten plaka hau Ahaztuak 1936-1977 taldeko kideek, memoriari buruz antolatu zuten jardunaldi batzuen karietara. Berriozarren fusilatuak lurperatu zituzten bi tokietako bat markatzen zuen.
«Memoria historikoaren berreskuratzea molestatu egiten duen prozesua dela dirudi. Batez ere, betiko faxistak asaldatzen ditu. Gisa honetako erasoekin mendekuaren bila dabiltza, 1936an egin zuten bezala. Izan ere, badakite inpunitatea eta epaileen eta erakundeen babesa dutela gehienetan», azaldu du Ahaztuak 1936-1977 taldeak ohar batean. Monolito hau berriro erasotzen badute berriro konponduko dutela gaineratu dute.
Ohar berean, Iruñeko Caldereria kalean Jose Luis Canoren omenez plaka ofiziala jarri dutelako poza azaldu zuten. 1977ko maiatzean, Amnistiaren Aldeko bigaren Astea egiten ari zirelarik, polizia batek hil zuen tiroz Cano. Maiatzaren 9an Iruñeko Udalak Cano motibazio politikoko hldakotzat jo zuen ofizialki eta bere omenez plaka bat jartzeko baimena eman zuen. Ahaztuak 1936-1977 taldeko kideek plaka jarri dute.