NAIZ
UHARTE

Uharten berriro jarriko dute larunbatean Nafarroako Erresumako oroitarra

Uharteko gazteluan larunbatean jarriko dute Nafarroako Erresum gogoratzeko oroitarria. 1512. urteko bosgarren mendeurrenean paratu zuten oroitarri hau, baina 2015eko azaroaren 20aren bueltan faxistek apurtu zituzten. Orain berriz jarriko dira.

Gisa honetakoak dira suntsitu eta berriro jarriko dituzten oroitarriak (@Ahotsainfo)
Gisa honetakoak dira suntsitu eta berriro jarriko dituzten oroitarriak (@Ahotsainfo)

Uharten oroitarria berriz jartzeko ekitaldia larunbatean goizeko 10.00etan hasiko da, Udal Plazatik Oihanako tontorrera abiatuko direlarik. Tontorrean hamaiketakoa egingo dute eta bertako gazteluaren azalpena emango da. Eguerdian monolito berriaren inaugurazioa egingo da, aurresku eta guztirekin.

Nafarroako Harriak elkarteak jakitera eman zuenez, larunbatean Zangozan ere suntsitutako beste oroitarri bat paratuko da. Datozen asteotan Gerga-Untzue, Deio, Iguzkiza eta Bermeoko oroitarriak paratuko dituzte.