NAIZ
toulouse

Piqueren gol bati esker irabazi du espainiar selekzioak Txekiar Errepublikaren aurrean (1-0)

87. minutuan Piquek buruz sartu duen gol bati esker garaipenarekin estreinatu da espainiar selekzioa. Faboritoa zen Txekiar Errapublikaren aurrean, eta nagusi izan diren arren, biek izan dituzte golak egiteko aukerak.

Piquek egin du garaipenaren gola. (Pierre-Phillippe MARCOU / AFP)
Piquek egin du garaipenaren gola. (Pierre-Phillippe MARCOU / AFP)

Egungo txapelduna den espainiar selekzioak sufritu egin behar izan du Eurokopako bere lehen partidan. Aurrean Txekiar Errepublika izan dute, zein atzean itxi eta kontraerasora jokatu duen. Espainiar selekzioa baloiaren jabe izan da eta arriskurik gehiena Peter Cechen atetik gertu egon da.

Hala ere, txekiarrek kontraerasoan hainbat golaukera izan dituzte, baina ez dira hauek gauzatzeko gai izan. Espainiarrak aldiz, frontoi moduko defentsa bat aurkitu dute, atezain bikain batek gordea.

Partida berdinketarekin amaituko zela zirudienean, Iniestaren erdiraketa on bat Bartzelonako beste jokalari batek errematatu du sareetara. Piqueren golak garaipena eta lehen hiru puntuak eman dizkio Del Bosqueren talderi.