NAIZ.EUS
VIENA

Lewis Hamilton nagusitu da Austriako Sari Nagusian

Lewis Hamilton britainiarra (Mercedes) izan da azkarrena Austriako Sari Nagusian. Haren atzetik egin dute, hurrenez hurren, Max Verstappen (Red Bull) eta Kimi Raikkonenek (Ferrari). [http://motorra.naiz.eus]

Lewis Hamilton, Austriako Sari Nagusiko podiumean. (Joe KLAMAR/AFP)
Lewis Hamilton, Austriako Sari Nagusiko podiumean. (Joe KLAMAR/AFP)

Azken itzulian irabazi du Lewis Hamilton britainiarrak (Mercedes) Austriako Sari Nagusia, bere taldekide den Nico Rosbergi aurre hartuta. Azkenean laugarren egin du Rosbergek, Hamiltonekin deman aleroia galdu ostean.

Bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, Max Verstappen herbeherearrak (Red Bull) eta Kimi Raikkonen finlandiarrak (Ferrari) egin dute. Hamiltonek 1 Formulako bere 46. garaipena eskuratu du.

Sailkapen nagusian Rosbergek jarraitzen du buruan, 153 punturekin. Hamaika gutxiago ditu Hamiltonek, bigarren, eta 96 dituzte Sebastian Vettel (Ferrari) eta Raikkonenek.

Txapelketa eta lasterketaren inguruko xehetasun guztiak, gure webgune berezian.