Etxarri Aranatzen eginiko agerraldian, hainbat aldarrikapen plazaratu dituzte: gaixotasun larriak dituzten presoen «berehalako askatasuna»; «dispertsioaren amaiera»; «prebentziozko espetxeratze egoeran aurkitzen diren preso politiko guztien behin behineko askatasuna»; zigorraren 2/3 beteak dituzten preso politikoei «dagokien baldintzapeko askatasuna» eta «40 urteko espetxe zigorra inposatzen duen legediaren indargabetzea» eskatu dute.
Horiek hala, eta auzi honetan «hitzetatik ekintzetara joateko garaia» dela iritzita, presoen aldeko «lanketa berri bat» iragarri dute, eta baraualdi bat burutuko dute. Sarean zabaldu denez, hiru preso ohik hasi dute gose greba.

Euskal Herria
Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Mundo
Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Cultura
Dantzalekura itzulera

Mundo
«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

NAIZPLUS