NAIZ
BARTZELONA

EH Bilduk ordezkaritza bidaliko du Diadara

Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez eta Jon Iñarrituk koalizio subiranista ordezkatuko dute igande honetan Katalunian ospatuko duten Diadan.

EH Bilduk ordezkaritza bidaliko du igande honetan Bartzelonan ospatuko den Diadara. Bakartxo Ruiz, Maiorga Ramirez eta Jon Iñarritu dira koalizio subiranista ordezkatuko dutenak.

Goizean goiz, 9.30ean, lore eskaintza egingo dute Rafael Casanova monumentuan, eta jarraian adierazpenak egingo ditu Bakartxo Ruizek komunikabideen aurrean. Arratsaldean, berriz, Assemblea Nacional Catalanak deituriko manifestazioan hartuko dute parte.

Larunbat honetan, 19.00etatik aurrera, burujabetzari eta egoera politikoari buruz Bartzelonako Euskal Etxean antolatu duen mahai inguruan hartuko du parte Jon Iñarrituk.