Amaitu da Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 39. saioa eta Natxo Leuzaren azken lanak eraman du sari nagusia. ’N'diawaldy Bouly’ dokumentalarekin irabazi du Urrezko antzarra eta berarentzat izan da ekoizpen onenaren saria.
Eremu amateurrean film onenaren saria Maite Bidarte eta Koldo Garciaren ‘Karta Astrala’ lanak eraman du eta baita amateur arloko gidoi onenaren saria ere.
Zuzendaritza sariei dagokionez Zilarrezko antzarra Jorge Gilentzat izan da eremu profesionalean ‘Xinta dantza’ lanagatik eta amateurren artean Felipe Ugartek iragazi du ‘Hasiera’ lanarekin. Ekoizpen onena amateur mailan Joxean Coyak eraman du eta gidoi onenaren saria arlo profesionalean Begoña Vicariok eta bere ‘Beti bezperako koplak’ lanak, Antzar morearen saria ere berarentzat izan da.
Argazkiaren sari onena profesional arloan Jorge Gilentzat izan da eta Sergei Soberarentzat amateur mailan. Gaztea 22 saria Eneko Zuberok jaso du ‘280º’ lanagatik.
Aipiamen berezia egin diote sari banaketan Benito Ansolari, «orain 39 urte abentura hau hasi zuenetako bat» bera.