![Aurkezpen ekitaldiko une bat. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/338/625/article_main_landscape/onati.jpg)
Euskara bezala, irrintziak arbasoengandik jaso dugun komunikatzeko ohitura bat da, eta bi kontzeptu hauek lotuz ‘Lekaixoka!’ leloa ezarri diote 2017ko Kilometroak jaiari. Oñatin ospatuko da irailaren 24an.
«Lekaixoka berbaren oinarrian, auzolanaren ideia dago. Hortik, auzolanetik sortu eta sortzen garelako, Txantxiku ikastola bera ere orain dela 50 urte auzolanetik sortu eta hazi delako», adierazi dute gaur iluntzean egindako aurkezpenean.
Irudiak berak ere bi puntu desberdin batzen ditu. Alde batetik, irrintziaren errepresentazioa da, baina era berean, Oñatiko Aloña mendiko gailurraren irudia ere islatzen du.
Ekitaldian ikastolako presidente Aitor Guridik, Oñatiko alkate Mikel Biainek eta ikastolako zuzendari Zigor Ibartzabalek hartu dute parte. «Eskerrak eman behar dugu garai batean gure gurasoek euskaraz heziak izateko erabakia hartu zutelako», nabarmendu du Biainek.
Ibartzabalek, aldiz, auzolanaren balioa goraipatu du eta ideia hau zabaltzeko beharra nabarmendu du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)