NAIZ

Nekane Txapartegiren mezua Aiztondora Egunean

Zurichen preso dagoen Nekane Txapartegi asteasuarrak mezua bidali du, Aiztondo bailarako presoen aldeko elkartasun egunaren harira.

Presoen aldeko elkartasun eguna ospatu dute gaur Aiztondo Eguna. Herriz herri txandakatzen dute eta aurten Asteasun egin dute, Nekane Txapartegiren herrian.

Apiriletik Suitzan preso dagoen asteasuarrak grabatutako mezua igorri die bailarakideei, babesa eskertuz.