NAIZ

175 euroko alokairua daukaten pisuak Otxarkoagan gazteentzat

Udaletik azaldu dutenez, Etxebiden egon behar da inskribatuta eta Bilbon egon behar da erroldatuta, gutxienez azken hiru urteetan. 15.000 eurotik gorako diru sarrerak eduki behar dira.

Otxarkoagako etxebizitzak.
Otxarkoagako etxebizitzak.

Bilboko Udalak gazteentzako etxebizitzak alokairuan jarriko dituela iragarri du ohar batean. «Gazteentzako Emantzipazio Programa» 35 urtetik beherako pertsonentzat da, 15.000 eurotik gorako diru sarrerak eduki behar dira eta alokairuko etxebizitzak eskaintzen dira Otxarkoagan, hileko 175 euroko errentaren truke eta hiru urteko kontratu berriztagarriarekin. 

Programa horretara modu telematikoan baino ezin da sartu eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak aplikazio bat garatu du horretarako. 

Aplikazioa prest egongo da Udal Etxebizitzak erakundearen web orrialdean.