NAIZ

Emakumeek egindako hip hop-a Bilborock aretoan

Bazter Fest programaren baitan ekimenak emakumeek hip hop-ean egiten duten lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea izango du helburu larunbatean Bilborock aretoan antolatu duten ekitaldian.

Bazter Fest kartela.
Bazter Fest kartela.

Bazter Fest arratsaldeko 20.00etan hasiko da, Afrodeliciouseko Raquel Koroma dantzari profesionalak eskainiko duen partaidetza libreko dancehall masterclass batekin.

Jaialdira gonbidatutako bigarren artista, gaueko 22.00etatik aurrera, Marga Mbande (Bartzelona), kontzertu akustikoa eskainiko duen soul musikaren erreferentea da. Marga Mbande, guraso ginearrak dituen abeslari katalana, benetako erreferentea da hiri hartako soul eta funk eszenaren barruan, eta aztarna sakona ari da uzten tokiko musika beltzaren eszenan.

Bazter Festeko programazioak Wöyzaren (Moaña-Galizia) emanaldiarekin jarraituko du, hip hoparen egungo panoramako erreferentea da.

Amaitzeko, gauerditik aurrera, Dj Txankletak hainbat euskal artisten laguntza izango du. Besteak beste, Sorkun, Berta Bitter Sweet, Madmuasel, Laize, Furia, Fani, Mai Beloki, La Basu eta Aneguria.