NAIZ

Kafe Antzokiaren 21. urteurrena

Esne Beltza eta Bide Ertzean taldeek kontzertua eskainiko dute ostegun honetan Kafe Antzokiaren 21. urteurrena ospatzeko.

Esne Beltza + Dj Bull
Esne Beltza + Dj Bull

21. urteurrena ospatzen du abenduaren 15 honetan Bilboko Kafe Antzokiak. Bide Ertzean Kutxa Beltza aretoan arituko da 20.30etatik aurrera eta Esne Beltza eszenatoki handian izango da 22.00tatik aurrera.

Festarekin jarraitzeko DJ Bull musika jartzen izango da goizalderarte.