NAIZ

Bederatzi palmondo kenduko dituzte San Inazion eta Abandoibarran

Datozen asteetan bederatzi palmondo kenduko dituzte; hiru San Inazioko Andaluzia plazan daude eta beste seirak Abandoibarran. Zuhaitzak erortzea eta herritarren segurtasuna bermatzea dela helburua adierazi du Udalak.

Abandoibarran dauden palmondoak. (Bilboko Udala)
Abandoibarran dauden palmondoak. (Bilboko Udala)

Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailak egin ohi dituen ikuskapenetan ohartu zen zenbait palmondo egoera txarrean zeudela. Bilbao Ria 2000k egindako urbanizazioaren ondorioz, 2002an Abandoibarran eta 2004an San Inazion landatu ziren zuhaitzak dira (Phoenix Dactilyfera) eta Udalak kentzeko erabakia hartu du.