NAIZ
PARIS

Parisen atxilotutako zazpi gazteak auzitegira eraman dituzte

Euskal preso politikoen eskubideen alde Pariseko Justizia Jauregiaren egoitzan kateatzeagatik atxilotu zituzten Aitzinako zazpi gazteak gaur pasako dira epailearen aurretik. Dagoeneko eraman dituzte epaitegira.

Justizia Jauregiko hesian kateatu ziren Aitzinako gazteak. (@Aitzinagazte)
Justizia Jauregiko hesian kateatu ziren Aitzinako gazteak. (@Aitzinagazte)

Asteartean Parisen atxilotutako zazpi gazteak epailearen aurrera eramango dituzte, Aitzinak bere Twitter kontuan jakinarazi duenez. Dagoeneko auzitegira eraman dituzte.

Aitzina gazte erakundeko zazpi gazteak gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideen alde Parisko Justizia Jauregiaren egoitzan kateatu ziren. Atzo, jakinarazi zuten atxiloaldia 24 orduz luzatu zietela.