NAIZ
GASTEIZ

Hamaika hilabeteko haur bat hil da A-1 autobidean, Burgun, izan den istripuan

Hamaika hilabeteko neskato bat hil da arratsaldean A-1 autobidean, Burgu parean, izan den istripuan. Bere gurasoak eta bi ahizpak zaurituta daude.

Istripua 17.30ak pasata gertatu da A-1 autobidean, Burgu parean, Irunerako norabidean.

Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, auto bat errepidetik atera da, hesiarekin talka egin du eta lubeta batean irauli da. Autoan familia bereko bost pertsona zihoazen, gurasoak eta hiru alaba eta guztiak zauritu dira.

Aita eta ama, 36 eta 34 urtekoak, Gasteizko Santiago ospitalera eraman dituzte, eta 14 urteko alaba eta hamaika hilabeteko ahizpa bikiak, berriz, Txagorritxura. Han hil da biketako bat.