NAIZ

Aitzol Gogorza ospitaleratu egin dute berriro

Iragan ostegunean ospitaleratu zuten Aitzol Gogorza euskal preso politikoa Basurton, Errenteriako Sarek jakinarazi duenez, «bere gaixotasunak eragindako albo-ondorio batzuengatik». Elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, 19:30ean Niessengo merkatalgunean.

Larriki gaixo dagoen Aitzol Ggorza euskal preso politikoa ospitaleratu egin behar izan dute berriro. Aurreko ostegunetik dago Basurton, Errenteriako Sarek ohar batean jakinarazi duenez. Biriketako tronboenbolia izan du oreretarrak.

«Aitzolek giza eskubideen eta espainiar legediaren baitan etxean behar luke», gogorarazi du Sarek.

Honen aurrean, elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako Errenterian, 19:30ean, Niessengo merkatalgunean. «Denon artean Aitzolen eskubideak errespeta daitezen lortuko dugulako», gehitu dute.