NAIZ

Global Game Jam ekimena egingo da Azkuna Zentroan

Global Game Jam 2017 ekitaldia Bilboko Azkuna Zentroan egingo da urtarrilaren 20tik 22ra. 48 ordutan jolas digital edo analogiko bat sortzen saiatuko dira.

Global Game Jam.
Global Game Jam.

Global Game Jam mundu osoko hainbat egoitzatan aldi berean gauzatzen den ekitaldia da. 2009tik antolatzen da eta parte hartzea hazten doa: 2016an 630 egoitza izan zituen 93 herrialdetan eta asteburu bakar batean 6.867 joko ekoitzi ziren.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, ekitaldiaren izenak musikarien artean bat batean inprobisatutako «jam session» saioetan du sorrera, ekitaldiaren izaera irekia, bat batekoa eta sortzailea dela eta.

Hainbat profiletako lagunak elkartuko ditu, 48 ordutan jolas digital edo analogiko bat sortzeko asmoz.