Ramon SOLA
DONOSTIA

«Zirtaka», Estatu baten alde egotetik egitera pasatzeko Ernairen ekarpena

Egungo gazteek «garaipenaren motorra eta belaunaldia» izan behar dutela argi du Ernaik, eta horretarako aktibatu nahi ditu Inurritegi prozesuak. Besteak beste, erakundeak bere arazo nagusiei heltzeko beharra duela onartzen du «Zirtaka» izenburuko txostenak. Hurrengo bi hilabeteetan eztabaidatu eta bozkatuko dute, herri eta auzoetako batzarretan.

Abian izeneko hausnarketa prozesuak ezker abertzale osoarentzat berregokitzeko mandatua zekarren, eta horretan ari dira antolakunde guztiak. Birfundazio kongresua burutu berri du Sortuk, LAB sindikatuak ere iragarria du berea, barne eztabaidari ekin dio EPPK-k... eta Ernai ere horretan dabil, urrian hasi zen Inurritegi Kongresu Prozesuaren bitartez. Atzo aurkeztu zuen ‘‘Zirtaka’’ txostenak aipaturiko besteen bide bera urratzen du, orain arte egindakoaren eta egin gabekoaren baloraziotik abiatuta, independentziaren jomugara heltzeko eraginkorrago izatea helburu hartuta.

EHUko Ibaetako campusean atzo eginiko agerraldian Mikel Urdangarinek eta Lur Albizuk azaldu dutenez, izenarekin hauxe irudikatu nahi da: «Zirta bakoitzak erreko du errealitatearen belaze lehorra. Eta guri dagokigu piztea. Han-hemenka, isilean, egunez egun, txindurri lan anonimoaren bitartez, konspirazioz, kolektiboki, ausardiaz, zirtaka. Gazteok baikara martxan jartzera goazen bidearen erregaia. Garaipenaren belaunaldia eta motorra. Txinparta ezberdinak piztuz, herri hau martxan jartzeko ekarpena izan nahi du ponentzia honek».

Burujabetzan aurrera egiteko apustuari heltzeko, gazteen arazo eta kezka nagusi diren eremuei lehentasuna emateaz mintzo da ‘‘Zirtaka’’: «Etxebizitza, lana eta hezkuntza», zehazki esanda.

Gazteen bizi baldintzak hobetzeko eta iraultzeko bi lan egin behar direla eransten du: «Egun indarrean den eredua higatu, bai eta berau errotik gaindituko duten proiektu alternatiboak eraiki ere». “Gazte boterea” kontzeptua nahiko landua dago txostenean.

«Konbentzitzea»

Horrekin batera, «independentziaren beharraz konbentzitzea» ezinbestekotzat jotzen dute Ernaiko ordezkariek, eta, alde horretatik, «Estatu propioaren alde egotetik egitera pasatzeko borroka dinamika zehatzak jarri beharko dira martxan», ohartarazten dute.

Horri buruz, hauxe irakur daiteke txostenaren sarreran: «Prozesu independentista eraldatzailea bururaino eramango duen belaunaldia gara. Eta ez dugu promesa gisa esaten, konpromiso bat hartzen ari gara». «Gure paper txikia onartuta» eta memoriaren bidetik «ez garela lehenak» jabetuta, «eguneroko lan isila»-ren bitartez «hamaika su txiki»-ren pizgarri bilakatzeko helburua jartzen dio bere buruari Ernairen proposamenak.

Horretarako, gazte antolakundea bera berregituratu eta indartzeko beharra nabarmentzen da ‘‘Zirtaka’’-n: «Enpatia, horizontaltasuna, elkarlana, entzuteko gaitasuna, umiltasuna, konpromisoa... horiek dira balioak. Gazteak non, Ernaiko militanteok han egon behar dugu», ohartarazi zuten Albizuk eta Urdangarinek Donostian.

Feminismoa eta nazio ikuspegia Ernairen estrategiaren lerro transbertsal gisa definitzen ditu txostenak. Lehenari dagokionez, begi-bistakoa da feminismoaren aldarrikapenetik harago doala proposamena; esaterako, egiteko moduak ere balio feministen bitartez berrasmatu beharra aipatzen da.

Zenbait prozedura berritzaile eta adierazgarri dakartza ‘‘Zirtaka’’-k. Adibidez, taldearen jarduna «mikroskopioaren bidez aztertuko da», behatzaile baten laguntzaz: «Bilerako parte hartzearen arabera, taula betetzen joango da: hitz-hartze gehienak mutilenak izan dira, norbaitek gainerakoak mozteko joera nabaria du, neskek beti hasten dituzte esaldiak aurrez esango dutenari garrantzia kentzen, eztabaida bat hastean denok sutu eta formak galdu ditugu, hizkera sexista erabili da, hiru pertsona etorri dira lanak egin gabe...». Autokritika ugariren artean, hau irakur daiteke: «Orokorren, militantzian inbertitzen dugun denboraren ehuneko handiena bileretan ematen dugu eta bestelako praktika batzuk garatzea eta asmatzea izugarri kostatzen zaigu oraindik ere».

Herri eta auzoetara orain

Datozen asteetan hamaika herri eta auzotan eztabaidatu eta bozkatuko da txostena, «pertsona bat, boto bat» irizpidea erabiliz. Eta apirilean biribilduko da prozesua. Bere burua ezker abertzalekoa sentitzen duen edonori parte hartzera dei egiten diote.

Lehenengo fase batean, hurrengo bileretan alegia, ‘‘Zirtaka’’-ren gaineko bozketa egingo da. Gero, bigarren erronda batean, zuzenketa partzialetarako tartea izango da. Beraz, txostena «azpimarratu, zirriborratu, kritikatu, eztabaidatu, findu eta denon artean osatzeko» aukera badela adierazi du Ernaik.

Beste proposamen bat ere heldu zen erakundera, ‘‘Kantauri’’ izenekoa, baina ez da eztabaidatuko, aurrez zehaztutako gutxieneko baldintzak betetzen ez dituelako. Batzuk aipatzearren, ez du Abian prozesua aintzat hartzen, ez eta emakumeen ahalduntzerako mekanismorik proposatzen ere.

Eztabaida prozesu honen atarian, berebiziko garrantzia ematen dio Ernaik oraingo bidegurutzeari: «Garai erabakigarriak bizi ditugu. Kapitala edo bizitza, prekaritatea edo duintasuna, patriarkatua edo feminismoa, gutxiengo pribilegiatuaren diktadura edo herritarron agintea, bankokrazia edo demokrazia, dependentzia edo burujabetza, %99a edo %1a». Horiek guztiak aipatu zituzten Urdangarinek eta Albizuk.

 

Aipamenak

«Garaipenaren belaunaldia gara. Ez dugu harrokeriarekin esaten, premonizio gisa baizik»

«Ez dugu borroken aktibaziorako tresna nahikoa izan (...) eta norabide argi baten faltan, ‘aktibazioa aktibazioagatik’ formulak orokorrean ez du balio izan»

«Gazteak non, Ernaiko militanteok han egon behar dugu, gainerako gazteekin orpoz orpo lan egiteko prest»

«Mundua eraldatzeko geure burua ere eraldatu behar dugu»

 

Otegi: «Hemos superado inercias resistencialistas y verticalistas»

El Congreso celebrado por Sortu este sábado en Bilbo y todo el proceso anterior han sido destacados muy positivamente por Arnaldo Otegi, secretario general del partido de la izquierda abertzale. Remarcó ayer en los micrófonos de Radio Euskadi que se han superado «inercias resistencialistas y verticalistas» para poner a Sortu de cara al futuro y dotarle de «una dirección renovada al 99% mediante primarias, en un proceso transparente y democrático. Ya me gustaría a mí que todo el mundo hiciera lo mismo», dejó caer en alusión a otras formaciones políticas.

Subrayó además Otegi que todo ello se haya conseguido «sin ningún tipo de escisión ni tensión interna» y evitando también «desgarros» habituales en estos casos. Como ya hizo en el discurso del Palacio Euskalduna, mostró su agradecimiento a la dirección saliente. Y remarcó que todo esto «para nada ha sido difícil» y que la nueva dirección está legitimida por nada menos que el 86% de los votos (el apoyo a la ponencia Zohardia se elevó por encima del 91%).

No quiso pasar por alto Arnaldo Otegi que todo este proceso desmiente las descalificaciones interesadas de rivales políticos sobre la supuesta incapacidad de la izquierda abertzale para readaptarse a sí misma. En este punto aseguró que esta refundación es positiva, pero además constituía una necesidad de principios: «Quienes abogamos por construir sociedades diferentes tenemos que construir organizaciones que se asemejen al modelo que planteamos».

Este Congreso de Sortu tendrá su repercusión posterior en la coalición EH Bildu, recordó Otegi, dado que próximamente se iniciará una «remodelación» que entre otras cosas tendrá como finalidad incluir en la coalición a «sectores populares e independientes» además de los cuatro partidos políticos ya coaligados.GARA

 

Las FARC saludan el proceso de Sortu y los paralelismos

A las 40 delegaciones que acudieron a Bilbo se suma el mensaje de vídeo remitido por las FARC a través de Ricardo Téllez, negociador en La Habana: «Las importantes conclusiones permitirán afrontar con éxito los retos planteados. Admiramos y somos solidarios con la resistencia milenaria del pueblo vasco, que se ha negado y se niega a desaparecer a pesar de las sistemáticas ofensivas y las situaciones tan desventajosas en que luchan contra los estados español y francés y parte de la burguesía nativa. Conocemos los permanentes esfuerzos por encontrar solución por la vía dialogada. Nosotros vivimos algo similar».GARA