NAIZ

Andoni Luis Aduriz gastronomiak beste diziplinekin dituen loturez arituko da Guggenheim Museoan

Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko sukaldariburuak «Sukaldeko elkarrizketak» ekimenaren helburuaz eta ibilbideaz hitz egingo du urtarrilaren 31an Guggenheim Bilbao Museoan.

Andoni Luis Aduriz. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Andoni Luis Aduriz. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Adurizek sukaldaritza «kode ireki» modura ulertzera gonbidatuko ditu entzuleak, hots, askotariko diziplinetako pertsonen eraginez eta lankidetzaz -ekoizleak, sukaldariak, sukaldaritza zaleak, ikertzaileak, zientzialariak, hezitzaileak, diseinatzaileak eta artistak, besteak beste- garatutako kultura eta jakintza iturri bezala ulertzera.

Iñaki Martinez de Albeniz soziologoak eta Sasha Correa gastronomia kazetariak izango dira Andoni Luis Adurizen ondoan hitzaldian. Guggenheim Bilbao Museoko Entzungelan izango da, arratsaldeko 18.00etan. Dohainik da baina nahitaezkoa da sarrera aurretik txarteldegian edo webgunean eskuratzea.