NAIZ
BILBO

Iñaki Goioaga abokatuaren aurkako auzia Auzitegi Nazionalari itzuli dio Gorenak

Iñaki Goioaga abokatuaren aurkako auzia Auzitegi Nazionalari itzuli dio Auzitegi Goren espainiarrak, senatari izateari utzi dionez foruduna ez delako.

Iñaki Goioaga. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Iñaki Goioaga. (Juanan RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Iñaki Goioagaren aurkako auzia Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio epaitegiaren esku utzi du Auzitegi Gorenak. Abokatuak senatari izateari utzi diola-eta hartu du erabakia, auto batean azaldu duenez.

Auzitegi Gorenak iazko apirilean prozesatu zuen EH Bilduko senatari ohia eta joan zen urtarrilaren 17an auzipetzea berretsi zuen epaitegi horretako Zigor Aretoak. Beste hamabi abokaturekin batera euskal presoak ETAren aginduetara edukitzea leporatzen diete.