NAIZ
ZUBIETA

Bartzelona nagusi Zubietan (0-3)

0-3 irabazi du goizean Bartzelonak Realaren aurka Zubietan jokatutako partidan. Lehen zatia amaitzear zela egin dute kataluniarrek lehen gola eta bigarren zatia hastearekin batera baieztatu dute garaipena. Partida amaitzear zela iritsi da hirugarrena. [Sailkapena]

Realak ezin izan du gaur Barçarekin. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)
Realak ezin izan du gaur Barçarekin. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)

Ligarako lehian buru-belarri sartuta ari da Bartzelona eta ez du barkatu Zubietan Realaren aurka jokatutako partidan. Lehen zatian aurreratu da talde kataluniarra Jenniren gol batekin (41'). Bigarren zatian partidari buelta eman asmoz irten dira txuri-urdinak zelaira, hiru txartel hori ikusi ditu Bartzelonak zazpi minutuko tartean, baina 58. minutuan Andressa Alvesek bigarrena egin du kataluniarrentzat.

Partida amaitzear zela egin du Bartzelonaren hirugarren gola Olgak.

Gaurko emaitzaren ostean Reala 10. postuann dago 20 punturekin eta Bartzelona Atletico liderrera gerturatu da honek arratsaldean jokatuko duen partidaren zain.