NAIZ

Deustua, Otxarkoaga, Errekalde eta Kastañosen, asteburuan zehar ospatuko dituzte Aratusteak

Badatoz Aratusteak. Festaren antolakuntzaz arduratzen den jai batzordeak Erriberako merkatuan egin zuen aurkezpen soziala. Asteburuan zehar berriz, auzo ezberdinetan mozorrotuko dira. Deustua, Otxarkoaga, Errekalde eta Kastaños izango dira inauteriak ospatzen lehenak.

Bilboko Aratusteeen aurkezpen soziala egin zuten ostegunean Erriberako merkatuan.
Bilboko Aratusteeen aurkezpen soziala egin zuten ostegunean Erriberako merkatuan.

Erriberako merkatuan bildu ziren ostegun arratsaldean Bilboko aratusteak posible egiten dituzten eragile guztiak. Bertan izan ziren, jai batzorde mistoa osatzen duten alderdi politokoak, FEKOOR, Alde zaharreko merkatarien elkartea eta Bilboko Konpartsak; Zazpi kaleetako zein Bilbo Erdialdeko merkatari eta ostalariak, Alde Zaharra bizirik elkartea, Gora Somera, Bihotzean auzo elkartea, Iruña taldea, Kafe Antzokia, Barnaval, La Ria del Ocio, Orden botxera, Beti Jai Alai, BAE eta abar. Eta beraiekin aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Jon de Miguel eta Las Tea Party.

Asteburu honetan mozorroak kalera aterako dituzte auzo ezberdinetan. Deustuan esaterako, gaur gauean egingo dute lehen festa, larunbatean erromeria izango da Garilak 26 taldearekin eta igandean desfilea.

Errekalden berriz, larunbatean egingo dute mozorro lehiaketa eta erromeria antolatu dute Aldatz taldearekin.

Otxarkoagan igandean aterako dira kalera mozorroturik. Arratsaldean egingo dute desgilea eta sari banaketa Zinema izango da mozorrotzeko gaia.

Bestalde, Kastaños auzoan ekimen berezia antolatu du Salbatzaile Dantza Taldeak. Mundaka, Oria eta Lantzeko inauteriak berpiztuko dituzte. 13.30etan izango da eta arratsaldean erromeria egongo da.