![Ezkurdia eta Marinok aise irabazi dute. (Monika del VALLE/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/368/046/article_main_landscape/0219_pilota.jpg)
Txapelketako partidarik onena jokatuta, 8-22 irabazi diete Bengoetxea VI.a eta Larunberi Astelenan eta seigarren puntua lortu dute. Olaizola II.a eta Untoriak bihar Tolosan egiten dutenaren zain, lau bikote –tartean gaurko biak– daude berdinduta bigarren postuan seina garaipenekin.
Garrantzia handiko lehia zen gaurkoa txapelketarentzat eta uste baino askoz errazago nagusitu da Aspeko bikotea, bere etxean. Ezkurdiak sakez egindako hiru sakeri esker, Aspekoak berehala aurreratu dira markagailuan (0-5) eta ez dute erritmorik jaitsi. Txapelketa hasieran zalantza asko agertu bazituen ere, David Merino aspaldi ez bezalako joko mailan dago eta partida ikaragarria jokatu du, asko defendatzeaz gain, pilota oso azkar irten baitzaio eskutik.
Gainera, parean kontra gutxi egin dion bikote bat izan dute. Larunbe hasieratik egon da deseroso eta Oinatz Bengoetxeak apenas izan du aukerarik jokoan sartzeko eta oso azkar ihes egin die garaipenak (8-22).
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)