![Lesioaren ostean kantxara itzuli da Iñaki Artola. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/370/089/article_main_landscape/0226_pilota_Copy_.jpg)
Badirudi aurtengo Binakako Txapelketan dena aurrez pentsatuta dagoela emozioa azken unera arte mantentzeko. Eta bide horri jarraituz, Iñaki Artolak eta Jon Ander Albisuk ere azken jardunaldian kale edo bale jokatuko dute finalerdietarako txartela, gaur Eibarren Irribarria-Rezusta lider indartsuen aurka 22-19 galdu ostean. Partida erabakigarri hori datorren larunbatean jokatuko da Labriten.
Astelenako neurketak gorabehera dezenteak izan ditu. Hasiera nahikoa parekatua suertatu da, eta lau pilotariak maila ederrean ekin diote demari. Iñaki Artola bera ere, bi hilabete eta erdi geldirik egon ostean, joko onarekin itzuli da gaur. Urdinak 1-3 aurreratu dira alegiarrak egindako hiru erremate ikusgarriri esker.
Baina Rezusta atzean agintzen hasi ahala, gorriek aldea hartu dute markagailuan. Bergarako atzelariak –bera izan da segur aski laukoteko onena– oso serio jokatu du eta Iker Irribarriak aurrean errematatzeko baliatu du. Konturatzerako 11-5 aurreratu dira markagailuan, eta urdinek hurbiltzeko ahalegina egin duten arren, 11-8 Artolaren beste dejada eder bati esker, berriz ere gorriek alde egitea lortu dute. Neurketako alderik handiena lortu dute 18-10ekoan, eta 19-11n berriz errepikatu.
Artolak egin du azken saiakera bat, eta asko arriskatuz bi tantora hurbildu dira urdinak hiru aldiz: 19-17, 20-18 eta 21-19. Baina ez dute markagailuari buelta ematea lortu eta datorren astean irabaztera derrigortuta daude.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)