NAIZ

Hegazti gripearen kasu bat atzeman dute Mitikilen

ELB sindikatuak jakinarazi duenez, Mitikileko ahatee batean atzeman dute hegazti gripea. Gainontzeko hegaztiei frogak eginen dizkiete eta baten batekeritasuna izatekoan bertako hegazti guztiak hilko dituzte

Iaz, beste kasu baten ostean, hiru kilometroko segurtasun eremua ezarri zuten Gabadin. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Iaz, beste kasu baten ostean, hiru kilometroko segurtasun eremua ezarri zuten Gabadin. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Hegazti gripeak Mitikileko etxalde bateko ahateei eragin diela jakinarazi du ELB sindikatuak, Kazetak baieztatu duenez. Adierazi dutenez, gainontzeko hegaztiei frogak eginen dizkiete eta baten batekeritasuna izatekoan bertako hegazti guztiak hilko dituzte eta hiru kilometroko segurtasun eremu bat ezarri dute.

ELBko kidea den Panpi Saint-Mairieren hitzak bildu ditu Kazetak, etxaldean 1.000 ahate inguru daudela adieraziz. Ahateak Landesetan erosi zirela ere baieztatu du eta bertatik eritasuna ekarriko zutela iritzi dute.

Iazko urtarrilean ere hegazti gripearen kasu bat atzeman zen Gabadiko etxalde batean. Hori dela eta 10.000 oilasko hil behar izan zituzten eta segurtasun neurriak plantan ezarri zituen prefekturak.