![1976ko martxoaren 3an hildako bost langileen omenezko manifestazioa, joan zen ostiralean. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/372/331/article_main_landscape/martxoak3.jpg)
Arabako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek aurkeztu zuten kereilaren bide berbera jarraitu du Gasteizko Udalak jarritakoak: artxibatu egin du Gasteizko 4. Instrukzio epaitegiak.
1976ko martxoaren 3an orduko Polizia Armatuak bost lagile hil zituen Zaramaga auzoan, eta ehun lagunetik gora zauritu. Epaitegiak argudiatu du delituak preskribatuta daudela, aurrekoan bezala.
Gorka Urtaran alkateak iragarri du bihar bertan erreforma-errekurtsoa aurkeztuko dutela artxiboaren aurka. «Ez dugu amore emango epaitegiek horretaz erabaki arte. Auzibidea oinarrizkoa da gertakariak argitzeko», adierazi du.
Arabako erakundeen kereilak idatzi zituzten legelarien iritziz, oraingo legediaren arabera 1976ko martxoaren 3ko gertakariak gizateriaren aurkako delitua izan litezke.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Memorial](/media/asset_publics/resources/000/813/339/article_thumb_horizontal/Memorial.jpg)
Movilización contra la medalla a un memorial que olvida el 3 de Marzo y recuerda a Carrero
![Panama](/media/asset_publics/resources/001/142/030/article_thumb_horizontal/Panama.jpg)