NAIZ
BILBO

LOMCE, Heziberri eta murrizketen aurka greba egin dute Hego Euskal Herrian CCOO eta UGTk

Estatu mailako deiari jarraiki, Hego Euskal Herrian greba egin dute, besteak beste, CCOO eta UGT sindikatuen, Ehige, Ikasle Ekintza eta ikasle sindikatuaren babesarekin. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban jarraipena %25ekoa izan dela adierazi dute sindikatuek.

Manifestazioa Bilboko kaleetan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Manifestazioa Bilboko kaleetan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Hego Euskal Herrian LOMCE, Heziberri eta hezkuntzako murrizketen aurkako protesta eguna izan da, Estatu mailako deiarekin bat eginez greba egin baitute CCOO eta UGT sindikatuek.

Ehige gurasoen elkarteak, Herrikoak, Eraldatuk, Ikasle Ekintzak eta ikasleen sindikatuak ere bat egin dute deialdiarekin.

CCOO eta UGTren arabera, grebak %25eko jarraipena izan du Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Nafarrori buruzko daturik ez dute jakinarazi.

Lanuzteaz gain, Bilbo, Iruñea, Gasteiz eta Donostian manifestazioak egin dituzte.

Gaurko deialdiaz aparte, hilaren 23rako greba deitu du ikasle mugimenduak, ‘Sistemari aurre egin!’ lelopean. Ikasle Abertzaleak erakundeak babesa adierazi dio hitzordu honi.