NAIZ
ZUBIETA

Aise gainditu du Realak Zaragoza (6-1)

Sei gol eta hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Realak gaur Zaragozaren aurka jokatutako partidan. Partida osoan nagusi izan dira txuri-urdinak eta markagailuak erakutsi du azkenean nagusitasun hori, 6-1.

Gaurko partidaren une bat. (LFP)
Gaurko partidaren une bat. (LFP)

Lehen zatia amaitzerako tarte nabarmena hartu du Realak Zaragozaren aurka Zubietan jokatu duen partidan. 3-1 aurreratu dira donostiarrak Nahikariren bi gol eta Eizagirreren beste batekin. Monfortek egin du aragoiarren gola. 

Bigarren zatian ere kontua ez da gehiegi aldatu eta Manuk 72an eta Aintzanek 86. eta 89. minutuetan borobildu dute markagailua.