NAIZ
PASAIA

15 lagunen etxegabetzea eragin du sute batek Pasaian

Sua piztu da Pasaiako etxebizitza batean, eta 15 bizilagun etxegabetu behar izan dituzte ondorioz. 13.15 aldera kontrolatu dute sutea suhiltzaileek; ez da inor zaurituta suertatu.

Su hartu duen etxearen irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Su hartu duen etxearen irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Igande honetako 12.00etan piztu da sua, Paseo Bonanza kaleko zazpigarrenean, Lakuako Segurtasun sailak adierazi duenez. Ustez, tximinia batean egon da arazoa.

Ondorioz, eraikineko bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte, baita inguruetan bizi diren hainbat lagun ere. Guztira, 15 pertsona etxegabetu dituzte; ez da inor zaurituta suertatu.

Sutea 13.15 inguruan kontrolatu dute, baina oraino bertan dira suhiltzaileak su hartu duen eremua hoztu nahian. Udal arkitektoaren zain ere badira, kalteen neurketa egiteko.

Suak eragindako kalteen ondorioz, ezin izango dute gaua euren etxeetan igaro sei bizilagunek.