NAIZ

Hotel Occidental-eko garbitzaileen greba

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Hotel Occidental-eko garbitzaileek greba mugagabea egingo dute martxoaren 20tik aurrera.

Hotel Occidental.
Hotel Occidental.

Samsic Iberia enpresak Barceló hotelaren (lehengo Hotel Holiday Inn) menpe dagoen Hotel Occidental-eko garbitzaileek greba egingo dute martxoaren 20tik aurrera. Barcelók subrogaziorako eskubidea ukatu dio Samsic enpresari eta horrek bertako langileen lanpostuaren egonkortasuna zalantzan jarriko duela azaldu du ELA sindikatuak.

Samsic Bilboko Begoña auzoko Barceló hotelak azpikontratutako enpresa da, hoteleko logela eta leku komunak garbitzeaz arduratzen dena.

ELAk salatu duenez, Barceló Begoñako hotelean sartu dela ikusita, «argi eta garbi esan daiteke CONSTANT enpresa izan daitekeela garbiketa lanak egiteko hautatua, bai behintzat aukera gehien dituena hautatua izateko». Sindikatuak gogoratu duenez, CONSTANT enpresa izan dela hain zuzen ere, ELArekin gatazka handia izan duena NH Villa de Bilbao hotelean.

ELAko arduradun Iñaki Olidenentzat «onartezina eta penagarria» da Estatu mailako enpresak azpikontratatzeak dakarren prekarizazioa. Bere iritziz, «funtsean Aldi Baterako Enpresen antzera jokatzen dute, eskulan merkea bilatuta».