NAIZ

EAJ eta PSE, gentrifikazioarekin eta prekarietatearekin amaitzeko neurriak hartzearen kontra

EH Bilduk Alde Zaharrean eta San Frantziskon gentrifikazioa ekiditeko neurriak hartzeko eskatu du Udalbatzan. Azpikontratatutako lanpostuetan prekarietatearekin amaitzeko ere neurriak hartzeko eskatu du, baina Udal Gobernuak uko egin dio.

Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduko bozeramailea Bilbon. (@ehbildubilbo)
Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduko bozeramailea Bilbon. (@ehbildubilbo)

Gaurko osoko bilkuran EH Bilduk Alde Zaharrean eta San Frantziskon ematen ari den gentrifikazioa salatu du. «Lehen zantzuak ematen hasi dira jada», azpimarratu du Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak. Hiorregatik, Alde Zaharrean eta San Frantsizkon ematen ari den gentrifikazio prozesua aztertzeko ikerketa bat egitea proposatu du, baina EAJ eta PSE kontra agertu dira.

EH Bilduk proposatutako beste mozio bat ere atzera bota du Udal Gobernuak. Koalizioak eskatu du azpikontratatutako eta, batez ere, «emakumeei eragiten dien prekarietatearekin bukatzeko» neurriak hartzea proposatu du Udalbatzan, baina kasu honetan ere EAJk eta PSEk ez dute proposamena babestu.

Bestalde, onartua izan da EH Bilduk proposatuta hiriaren diseinuan euskararen erabileran izango duen eragina aztertzea.