Jon Ormazabal

Borondate oneko keinuak materialarekin ostiralean hasiko den Buruz Burukoan

Ostiral honetan hasiko da Buruz Buruko Txapelketa Sorian. Zurrumurruak saiheste aldera, finalerdietarako eta finalerako pilotak aurrez aldetik aukeratuko dira, lehiakideak nortzuk izango diren jakin gabe. 32 pilotarik parte hartuko dute lehen mailako eta promozioko lehiaketetan.

Buruz Burukoan parte hartuko duten pilotariak. (@ASPEpelota)
Buruz Burukoan parte hartuko duten pilotariak. (@ASPEpelota)

Kirol eremuz kanpoko detaileek hartu dute garrantzia Buruz Buruko aurkezpen jendetsuan; lehen mailako eta promozioko lehiaketak aurkeztu dira eta orotara 32 pilotari izan dira Bilboko Itsas Museoan. Izan ere, materialarekin azkenaldian izan diren polemikekin nolabait amaitze aldera, finalerdietan eta finalerako material aukeraketara aurkeztuko diren pilota sortak aurrez aldetik aukeratuko dira, partida horietako pilotalekuak dagoeneko ezagutzen baitira. 

Gainera, botileroraren figura ere nolabait arautuko dute eta enpresa bereko pilotariak elkarren aurka aritzen diren partidetan enpresa horretako kideek ezin izango dute zeregin horretan aritu. Pilotariaren konfiantzako pertsonaren bat arituko da lan horretan, beti ere pertsona horrek enpresaren «oniritzia» badu.

Unai Laso eta Aitor Mendizabal berritasun direla, honela gelditu da txapelketaren koadroa egin berri den zozketaren ostean:

A LERROA

Albisu/Laso--->Artola-->Irribarria

B LERROA

Untoria/Victor-->Rezusta-->Altuna III

C LERROA

Zabaleta/ Mendizabal III-->Olaizola II--> Bengoetxea VI

D LERROA

Retegi Bi / Jaunarena-->Ezkurdia-->Urrutikoetxea

Finalerdietan A eta B lerroetako irabazleak Eibarren gurutzatuko dira maiatzaren 14an eta B eta C lerroetakoak Labriten egun bat lehenago. Finala maiatzaren 28an iragarrita dago Bilboko Bizkaia pilotalekuan.