NAIZ
deba

Emakume bat hil da Deban gertatu den trafiko istripuan

43 urteko emakume bat hil da gaur gauean Deban, N-634 errepidean izan den trafiko istripuan.

Istripua gaueko 23.30 aldera gertatu da N-634 errepidean, Deba parean, Lakuako Segurtasun Sailak berri eman duenez.

Bilborako norabidean zihoan auto bat errepidetik atera da eta horma baten aurka jo du. Ondorioz, autoan zihoan bidaiarietako bat, 43 urteko emakumea, larri zauritu da eta bertan hil da. Autoaren gidaria ere, 49 urteko gizonezkoa, zauritu egin da eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Bai zauritutako emakumea bai gidaria Valladolidekoak dira.

Ertzaintza ikertzen ari da ezbeharra nola gertatu den.