NAIZ

Bottasek bere karrerako lehen garaipena lortu du Errusiako Sari Nagusian

Valtteri Bottas, Mercedes etxeko gidaria, irabazi du igande eguerdi honetan jokatu den Errusiako Sari Nagusia. Bere karrerako lehen garaipena lortu duen pilotuak Sebastian Vettel eta Kimi Raikkonenen aurretik amaitu du lasterketa. [Xehetasunak]

Bottas, ospakizunetan. (Andrej ISAKOVIC/AFP)
Bottas, ospakizunetan. (Andrej ISAKOVIC/AFP)

Valtteri Bottas 1 Formulako gidari finlandiarrak bere karrerako lehen garaipena lortu du igande honetan Errusiako Sari Nagusian, denboraldiko laugarren lasterketan.

Bikain abiatu du lasterketa Bottasek, eta hirugarren postutik lehenengora salto egitea lortu du bizkorren batean. Lasterketa hasi eta amaitu egin du, beraz, Bottasek lehenengo postuan. Mercedes etxearekin lehen garaipena izateaz gain, bere karrerako lehena ere izan da.

Haren atzetik sailkatu dira, hurrenez hurren, Sebastian Vettel eta Kimi Raikkonen, biak ala biak Ferrari etxekoak. Vettel izan zen atzo, larunbatez, 'pole'-a eskuratu zuena, baina ezin izan dio lehen postu horri eutsi.

Errepasatu lasterketak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.