![Bartzelonako jokalariak gol bat ospatzen. (Victor SALGADO-FCB)](/media/asset_publics/resources/000/389/280/article_main_landscape/Barca_Oiartzun.jpg)
Oiartzuarrek gol kopuru itzela jaso ondoren, hurrengo urterako salbazioa lortzeko puntu bateko errenta dute solik. Bartzelonak, ordea, lidergoa berreskatu du, gol diferentziari esker, Madrilgo Atletico-k dituen puntu berak baititu.
Oiartzuarrentzako esfortzu handia suposatu du lanegun batean Bartzelonaraino joatea partida jokatzeko. Bidaiak gainera emaitza kaxkarra ekarri du. Jardunaldi honetan oiartzuarren atzetik datozenak emaitza onak lortu zituzten asteburuan eta salbaziorako tartea murriztu zuten. Tacuensek 0-1 irabazi zuen Zaragozako Transportes Alcaine-ri egindako bisitan eta Fundacion Albacetek 1-3 irabazi zuen Badajozko Santa Teresa taldearen zelaian.
Hau izan da Oiartzunen gaurko hamaikoa: Oihana, Merino (Amaia, 26’), Evelyn, Silvia, Alazne, Arranz (Nekane, 63’) (Irantzu, 70’), Sara, Agoües, Eguzkiñe, Arene (Jone, 63’) eta Nerea.
Barça-ko Jennik sei gol lortu ditu gaur. Horrela, Ligako goleatzaileen artean lehena jarri da, 33 golekin, Atleticoko Soni baino lau gehiagorekin.
Azken bost urteotan partida batean Emakumezkoen Ligan izan den gol kopururik handiena izan da gaurkoan. Aurrekoak 2013ko Lagunak-Barça eta aurtengo Tacuense-Atletico izan ziren. Bietan 11-0 izan zen emaitza.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)