![Azken minutuan berdindu du partidua Realak. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/390/639/article_main_landscape/0507_oiartzun_reala.jpg)
Berebiziko neurketa zuen Oiartzunek igande honetan etxean Realaren aurka. Liga bere amaierara iristen, hiru puntuen beharrean ziren etxekoak azken jardunaldietan permanentziaren lehia beste modu batetara jokatzeko.
Eta behar hori nabarmendu egin da soropilean, lehenengo zatian bertan egin baitute euren gola etxekoek. Bigarrenean, baina, arrisku gehiago sortu dute txuri-urdinek, eta majo sufritu Oiartzunek markagailuan aurretik jarraitzeko. Horretan zirela, azken minutuan lortu du berdinketa Realak, Leyreren gol bati esker.
Gauzak horrela, asko zaildu zaio permanentziaren lehia Oiartzuni eta duten hoberena eman beharko dute geratzen diren azken bi partiduetan Lehenengo Mailan jarraitzerik nahi badute.
Athleticek, berriz, irabazi egin du Lezaman Rayoren aurka, kostata izan bada ere (3-2). Zuri-gorriak aurreratu dira markagailuan 34. minutuan, Damarisen golari esker. Nataliak, baina, gauzak berdindu ditu 65.ean, eta markagailuari buelta eman dio 73.ean.
Hogeiren bat minutu zituen Athleticek neurketari buelta emateko, eta halaxe egin du. 79an binakoa jarri du markagailuan Irune Muruak eta Leiak, penaltiz, amaierako hiru eta bia ezarri du luzapen denboran.
Emakumeen Ligako sailkapen eta emaitzak, NAIZen webgune berezian.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Ikurri](/media/asset_publics/resources/001/136/321/article_thumb_horizontal/ikurri.jpg)
Euskal ikurrak Sanferminetan eta zenbait kalejira euskal selekzioa aldarrikatuz
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)