NAIZ
MARKINA

Amanda Spratt-ek lortu du Birako bigarren etapa Ane Santestebanen aurretik

Amanda Spratt australiarra (Orica-Scott) izan da Emakumeen Birako bigarren etaparen garailea, Ane Santestebanen (Ale Cipollini) aurretik. 90,2 kilometro izan ditu etapa honek eta Markina-Xemeinen izan da irteera eta helmuga.

Ane Santesteban gaurko podioan, duela bi hilabeteko istripuaren ondoren. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Ane Santesteban gaurko podioan, duela bi hilabeteko istripuaren ondoren. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Spratt da ere sailkapen orokorreko buru gaurko garaipenari esker. Gaurko etapan euriari egin behar izan diote aurre txirrindulariek.

Paladin (Ale Cipollini), Williams (Orica-Scott) eta Bravard (FDJ) izan dira eguneko ihesaldia burutu duten, Mlioi eta San Migel gainak gaindituz ibilibidearen lehen zatiz.

Santestetan eta Sprattek, berriz, helmugatik bost kilometrora hartu dute lasterketaren burua. Biak tarte handia lortu eta garaipenarengatik elkarrekin borrokatu dute. Australiarra izan da azkerrena, baina Santestebanek lasterkerta ederra egindu duela bi hilabete istripu latza izan zuela kontuan izan da.

Bihar korrituko den etapak Antzuolan izango du irteera eta helmuga. Deskargako gaina gainditu beharko dute 44 kilometroan. Orotara, 77,6 egin beharko dituzte txirrindulariek.