Aimar ETXEBERRIA
EDINBURGO

SNP, bigarren galdeketa deitzeko mandatu herritarra sendotzera

«Tory»-en murrizketa politiken aurkako hauteskunde programa aurkeztu du SNPk, arlo ekonomikoari eragiten dioten proposamenez betea, baina bigarren independentzia erreferenduma baztertzen ez duena. Eskozian jokoan dauden aulkien artean gehiengoa lortzera aterako dira abertzaleak, bigarren galdeketa deitzeko mandatua sendotzera.

Astebete beranduago (Manchesterreko erasoak agerraldiaren atzerapena eragin zuen eta), SNPk aurkeztu du hilaren 8ko hauteskunde orokor britainiarretan lehiatzeko osatu duen programa. Perthen egin zuten agerraldia abertzaleek, eta ez kasualitatez. Izan ere, toryen aurka galdu lezaketen aulkia dago jokoan herrialdeko ekialdeko kostan dagoen hirian. Elementu hori, anekdotikoa baino gehiago, aurkeztutako programaren adierazle da.

Honek arlo ekonomikoari erreparatzen dio ia bere osotasunean, horretan ikusten baita indartsu SNP toryen aurkako borrokan. Eskozian izango dena, finean, hori baita, abertzale eta unionista eskuindarren arteko lehia. Theresa May lehen ministro britainiarrak Westminsterretik ezarritako murrizketen aurkako manifestua da SNPrena, 118 bilioi liberako inbertsio publikoa aldarrikatzen duena, diru sarrera handienak dituztenei zergak igotzea proposatzen duena eta gutxieneko soldata orduko 10 liberara igo asmo duena, besteak beste. «[Gobernu britainiarraren] murrizketek zuzenean kolpatzen dute gure herrialdearen etorkizunaz daukagun iruditegia. Ez dira justuak eta gizartea bitan banatzeko eginak daude», adierazi zuen Nicola Sturgeon lehen ministro eskoziarrak hauteskunde programaren aurkezpenean.

Bigarren maila batean bada ere, programak egiten dio aipamenik balizko bigarren independentzia erreferendumari. Ohi legez, Brexitaren prozesuari eskutik helduta iritsi zen galdeketaren gaineko aipamena. «Benetan sinesten dut Brexitaren prozesuaren amaieran –ez orain, akordioaren edukiak jakiten ditugunean baizik– eskoziarrok herrialdearen etorkizun politikoaz erabakitzeko aukera izan beharko genukeela; ‘Brexit gogorraren’ edo herrialde independente bilakatzearen artean erabaki beharko genuke», nabarmendu zuen lehen ministro eskoziarrak. Programak 2018ko udazkena eta 2019ko udaberriaren arteko denborari erreferentziarik egiten ez badio ere, galdera-erantzunen tartea baliatu zuen Sturgeonek bigarren independentzia erreferenduma aipaturiko denbora tartean deitzeko duen asmoarekin jarraitzen duela adierazteko.

Aipatu galdeketa deitzearena, baina, mandatu kontua izango da. «Mandatu» da nola Sturgeonek hala Mayk erabiltzen duten terminoa, Eskoziako herritarren gehiengoaren nahiari erreferentzia egiten diona. Zentzu horretan, datorren ekainaren 8ko hauteskundeetan herrialdean jokoan dauden aulkien artean gehiengoa lortzeak gaur-gaurkoz ere baduen mandatu herritarra indartzen lagunduko liokeela azpimarratu zuen Sturgeonek. «Zirkunstantzia horietan, demokratikoki jasanezina izango litzateke toryen jarrera, eskoziarrek euren etorkizuna erabakitzeko eginahal guztiak oztopatu baitituzte».

SNPk independentzia erreferendum berri batena bigarren plano batera eraman badu, alderantzizko estrategia hautatu dute toryek Eskozian hauteskunde kanpaina honetarako. Emaitza onak aurreikusten dituzte bozetan unionista eskuindarrek –legebiltzarkide bakarra dute egun eta 15 inguru lortzea espero dute–, eta erreferendumaren ukazioan oinarritu dute estrategia guztia. Ondo atera zitzaien tokiko hauteskundeetan –%140 hazi ziren hautetsi kopuruan–, eta jorratutako bidea errepikatzeko asmotan dira, emaitzek modu berean lagunduko dietelakoan.

 

Denak SNPren aurka

Orain bi aste aurkeztu zuten Eskoziako toryek euren hauteskunde programa Edinburgon. SNPri aurre egiteko gai den alderdi bakar moduan aurkeztu ziren, eta bigarren independentzia erreferendumaren aurkako bandera astindu zuten, bai Theresa Mayk berak, bai eta Ruth Davidson alderdiak Eskozian duen buruzagiak ere. Bereari eutsiz, orain ez dela ordua errepikatu zuen Mayk, eta galdeketa gauzatzeko mandatu garbirik ez dagoela gaineratu zuen. Davidsonek, berriz, hauteskundeak SNPri mezu «garbi» bat bidaltzeko erabil dezatela eskatu zien eskoziarrei: «Nahikoa da zatiketarekin, nahikoa honek eraginda gure herrialdea bizitzen ari den ziurgabetasunarekin. Eguneroko lanera itzultzeko garaia da, herrialdea batzeko ordua».

Harrotuago dabiltza urak laborismoan, alderdiaren aparatua eta Eskoziako filiala ados jarri ezinik dabiltzala. Irlaren iparraldean izan da asteon Jeremy Corbyn, eta baretu baino nahastu egin ditu gehiago gauzak. Hauteskundeak irabaziz gero Gobernu eskoziarrarekin negoziazioak abiatzeko bere prestasuna erakutsi zuen militanteen aurrean egindako hitz-hartzean, Kezia Dugdale alderdiak Eskozian duen buruzagia presente ez zegoen ekitaldian. Hala ere, egin asmo dutena birritan pentsatzeko eskatuko diela azpimarratu zuen Corbynek, guztiak elkarrekin «indartsuago» direla uste baitu.

59 aulki izango dituzte jokoan alderdi politiko eskoziarrek hauteskundeetan. 2015eko saioan 59tik 56 aulki eskuratu zituen SNPk, baina ez da oraingoan horrelako emaitzarik errepikatuko. Gehiengoa lortzen ahaleginduko dira abertzaleak, hots, 30 aulkitik gora, eta hori ekiditen unionistak. Berdeek hartutako erabaki batek erraztu ditzake SNPren asmoak, hiru aulkiren lehiara aurkeztea erabaki baitute, «boto independentista ez zatikatzeko».

 

La estación de Manchester vuelve a abrir y el Ejército empieza a retirarse de las calles

La vida en Manchester, tras el atentado en el que murieron 22 personas, va volviendo a su curso habitual, con la apertura de la estación de tren Victoria, la retirada progresiva del Ejército, que comenzó ayer, y el regreso al trabajo después de tres días festivos. La estación se encuentra junto al Manchester Arena, donde el pasado día 22 Salman Abadi hizo explotar una bomba. El ataque obligó a cerrar la estación por medidas de seguridad y también para facilitar la investigación. De las 16 personas detenidas en relación con la explosión, dos han sido puestas en libertad.GARA

 

Theresa May o el peligro de dar por ganadas las elecciones antes de celebrarse

En Gran Bretaña se utiliza mucho la expresión do not take anything for granted (no des nada por hecho). Parece que a la primera ministra, Theresa May, no se la han repetido lo suficiente. A sus 60 años, la líder del partido Conservador ha caído en el error de principiante político de dar por hecho que los simpatizantes conservadores se aferrarán a su partido pase lo que pase. Al fin y al cabo, tal y como la primera ministra viene repitiendo en campaña, «¿quién va a hacer mejor papel en Bruselas, Jeremy Corbyn o yo?». Pero las elecciones no se ganan solo con actitud férrea ante el Brexit. La inclusión del polémico «impuesto sobre la demencia» en el programa conservador –según el cual algunos pensionistas deberán costearse sus cuidados sociosanitarios– y su posterior rectificación añadiendo sobre la marcha una cantidad máxima a pagar, ha hecho que la balanza preelectoral se equilibre y, según los últimos sondeos, la distancia entre el partido Conservador y el Laborista se encuentre tan solo a entre 6 y 14 puntos. El deseo de May de contar con cien diputados más que el primer partido de la oposición parece que no va a ser tan fácil de cumplir.

Los nervios ante este inesperado cambio de tendencia en las encuestas se pusieron de manifiesto en el especial televisado del lunes, donde los dos principales candidatos se enfrentaron, primero a las preguntas de un público crítico y luego a las del periodista «azote de los políticos», Jeremy Paxman, en un formato que respondía a la negativa de May de celebrar un debate cara a cara con Corbyn. Allí vimos a un líder laborista más seguro de sí mismo y empático con la audiencia, que le recriminó su intención de subir el impuesto de sociedades o su bajo perfil de líder. Por su parte, May tuvo que acarrear con las cifras que se desprenden de los años de gobierno conservador, como el recorte de 20.000 agentes de policía, en un ambiente electoral aún ensombrecido por el atentado de Manchester. Asimismo, vio cómo Paxman no dudó en poner a prueba esa capacidad negociadora de la que tanto presume, asegurando que «si tuviese que negociar contigo, pensaría que te derrumbas a la primera de cambio».

Tras la derrota televisiva, May vuelve a hacer campaña sobre la base de su papel en Bruselas frente al de Corbyn. Y aunque sigue siendo difícil que el nuevo inquilino de Downing Street sea laborista, el electorado sabe que no se trata de elegir negociador para dos años, sino primer ministro para cinco.María SUÁREZ