Manex Altuna

Atxuriko jaiak eta Otxarkoagako azken festa egunak

Asteburuan zehar Atxuriko jaiak ospatuko dira. Otxarkoagan ere festa giroa da nagusi aste osoan zehar ekitaldi ezberdinez gozatzen ari dira eta iganderarte ondo pasatzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.

Flamenko eta dantza erakustaldia antolatu dute Otxarkoagako jaietan. (Otxarkoagako Jai Batzordea)
Flamenko eta dantza erakustaldia antolatu dute Otxarkoagako jaietan. (Otxarkoagako Jai Batzordea)

Hiru jai egun antolatu dituzte Bilboko Atxuri auzoan ekainaren 9tik 11ra. Ostiral arratsaldetik igande iluntzerarte ekitaldi andana antolatu dituzte.

Ostiral arratsaldeko 19.30etan botatko dute pregoia eta txupinazoa, baina aurretik kale antzerkia eta argazki «safaria» izango dira auzoa jai giroan murgiltzeko. Festa kubatarrarekin emango diote bukaera gauari.

Larunbatean, «Herri Oboeak» gaitero eta erraldoiekin esnatuko diztuzte atxuritarrak. Umeentzako tailerrak, paella txapelketa, herri bazkaria, ibilaldi neurtua eta erromeria ere antolatu dute. Festeei amaiera emateko igandean, San Antoniori lore eskaintza eta Txomingero Eguna ospatu dute Artetxu plazan.

Otxarkoagako auzoan ere festa giroa da nagusi egun hauetan. Aste osoan zehar ekitaldi ezberdinak antolatzen ari dira, Ugarte plazan antolaturiko hip-hop guda horren lekuko. Dantza flamenko erakustaldiak, herri kirolak edo futbol txapelketa ere egin dituzte.

Ekitaldi jendetsuenak bigarren asteburuan iritsiko dira ziur asko. Ostirala esaterako kontzertuz gainezka dator. Alde batetik, arratsaldea girotzeko antolatu duten punk festa. Laugarren urtez jarraian kontzertuak egingo dituzte eta Primeros Auxilios eta Bastardos del Rey taldeak arituko dira.

Gau partean berriz, Sutan Bilboko ska taldea eta Skakeitan donostiarrak igoko dira taula gainera.