![Ernaiko gazteek Guggenheim museoan egindako ekimena. (@ernaigazte)](/media/asset_publics/resources/000/402/073/article_main_landscape/_ernaigazte.jpg)
Guggenheim museoaren inguruan bildutako bisitariek ezustekoa hartu dute astearte eguerdian. Hainbat gazte «turistaz» mozorroturik agertu dira, «modako» musika kantuen laguntzaz. Museoaren inguruan dauden uretan murgildu dira ere.
Gure herria postal bihurtu eta prekarizatu egiten gaituzte. Udan gazteok lan esku merke bihurtuz. #HerriaBizirik pic.twitter.com/ysRH6O4VXN
— Ernai Antolakundea (@ernaigazte) June 13, 2017
Ernai gazte erakundeak burutu du ekimena eta Euskal Herria «postal bihurtuz» uda garaian gazteak lan esku «merkea» bilakatzen dituztela salatu nahi izan dute.
«Saltzen duten postaleko herria ez dugu gustuko. Gazteok herri xarmangarri horren atzean gaudelako: arropa dendetan, aisialdiko monitoretzan, taberna zein izozki dendetan, zaintza lanetan, enpresetako praktikaldietan... Finean, kanpotik datozen turistak pozik egon daitezen kateatzen gaituzten lan prekarioetan», salatzen du Ernai erakundeak komunikabideetara bidalitako oharrean.
EAJ, PSE eta PP alderdiak egin dituzte herri eredu hori bultzatzearen erantzuleak eta horren alternatiba «independentzia, sozialismoa eta feminismoa» direla adierazi dute.
«San Ferminetan mozkortu, Donostian izozkia jan, Gasteizko berdeguneetan paseatu, Baionan euskal pastela jan eta Bilbon Guggenheim bisitatu» zerrendatu ostean ez dela «urtaro kontua, kapitalismoa» dela salatu dute eta «postalen atzean izkutuan nahi gaituztenen aurrean herria bizirik» aldarrikatu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)