![Alba Fatuarte, EH Bilduko zinegotzia. (@ehbildubilbo)](/media/asset_publics/resources/000/228/370/article_main_vertical/CR_gvZ-WsAA6ZdH.jpg)
Alba Fatuarte, EH Bilduren Bilboko zinegotziak, azalpenak eskatu ditu Juan Mari Aburtok etxegabeen inguruan egindako adierazpenengatik. Azaldu duenez, Bilboko alkateak Udalbatzan zein komunikabideetan, bere asmoa erakutsi du gizarte-laguntza onartzen ez duten etxegabeekin ofizioz jarduteko. Fiskaltzarekin lan egiteko ere prest dagoela ere esan du Aburtok.
Udalak etxegabeekin «ardura» erakustea ondo iruditzen zaio EH Bilduri, baina proposatutako neurriak «azalekoak» direla eta «oinarri legalik» ez dutela azpimarratu du.
«Aburtok egindako proposamenak ez ditu kontuan hartu Gizarte Zerbitzuen Legearen oinarriak. Ez ditu kontuan izan, esaterako, pertsonen autonomia, haien bizi-kalitatea eta kasu bakoitzaren berezitasunak. Gure ustez, neurriak ez du izan behar helburu bakartzat jendea kaletik ateratzea. Gainera ezin zaie indarrez laguntza-zentroetara eraman. Pertsona horiek bizi duten egoerari aurre egin behar diogu lehenbailehen, baina horretarako beharrezkoa da asmo handiko estrategia transbersala. Gizarte-zerbitzuetan egin daitezkeen hobekuntzetaz gain, pertsona horiek egoera horretara heltzeko arrazoiak zeintzuk izan diren aztertu behar dira», adierazi du Fatuartek.
Aldi berean, EH Bilduk Iñigo Pombo Gizarte Ekintzako zinegotziaren agerraldia eskatu du Fiskaltzarekin emandako urratsak eta jokabidea zein izango den azaldu ditzan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)