![CNA taldeko arduradun nagusia, Jorge Parlade, Francisco Martin eta Arantxa Tapia sailburuarekin batera. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/408/414/article_main_landscape/fagor-parlade.jpg)
Ohar baten bidez, Edesa Industrialeko langileen ordezkaritzak azaldu du prentsaren bitartez izan zutela zuzendaritzak aurkeztu duen hartzekodunen aurrekonkurtsoaren berri.
Langileen ordezkaritzak argi esan du enpresaren jokabidea «onartezina» dela eta bideragarritasun plan bat exijitu diote, beraiei bizkarra eman gabe egina. «Gure langabezia kontsumitzen ari gara Enplegu Erregulazio Espediente baten bitartez eta ez dakigu CNAk Edesa Industrialekiko zein enpresa proiektu duen», nabarmendu dute.
Zuzendaritzako kide den Jorge Martinekin izandako bileran, azaldu dutenez, esan zien «aurrekonkurtsoa aukeztearen arrazoia babes judiziala izatea dela», izan ere «uztailaren erdialdean agortzen da tresna finantzieroek duten luzapena eta derrigorrezkoa dela enpresaren berfinantziaketa».
Taldeko arduradun nagusiak, Jorge Parladek, datorren ostegunean bilera egiteko konpromisoa adierazi zien.
Beharrean dauden produkzio lerroen hornikuntza lanetan ari da zuzendaritza, langileen ordezkarien arabera.
Azkenik, gogoratu dute langileen ordezkariak, sindikatuekin batera, hainbat alditan jo dutela Lakuako Gobernuarengana enpresaren egoera salatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)