Pipe San Epifanio bilbotarrak 23 urteko kartzelaldiaren ondoren berreskuratu du askatasuna. Gaur goizeko 9.00ak pasata atera da Herrerako kartzelatik eta han zituen zain senide eta lagunak.
Momentu hauek ezin dira hitzekin azaldu... Ongi etorri Pipe! #BatGutxiago pic.twitter.com/gPh6KmDo4p
— Eneko Ander (@EnekoAnder) 2017(e)ko uztailak 14
Arratsaldean egin diote harrera Indautxun, bere auzoan.
Parlamentaria Gasteizen eta mahaikidea
80ko hamarkadan Jarraiko kide oso ezaguna izan zen Pipe San Epifanio. Hamarkada horren amaieran Herri Batasuneko parlamentaria izan zen Gasteizko Legebiltzarrean Herri Batasuneko zerrendetan aurkeztu eta gero. 90ko hamarkadaren hasieran HBko Mahai Nazionaleko kide izan zen, polizia indarrak bere bila zebiltzala-eta ihes egin behar izan zuen arte.
1994ko apirilean atxilotu zuten Bartzelonan ETAko ekintza talde bateko kide zelako. Orduz geroztik kartzela ezberdinetan izan da, gaur Herrerako espetxea utzi duen arte.