Manex Altuna

Bilbo Zaharra, Basurtu eta San Inazioko jaiak

Ostegun honetan, uztailak 20, hasiko dira lau egunez luzatuko diren Bilbo Zaharreko jaiak. San Inazion berriz, festen 40. urteurrena ospatuko dute XL bezala izendatu dutuzten jaietan. Uztailaren 24tik 31ra bitartean izango da jai giroa. Basurtun ere festetan murgilduko dira asteburuan

Bilbo Zaharreko jaiak.
Bilbo Zaharreko jaiak.

Uda garaian, ia asteburu guztietan festa giroa da nagusi Bilboko auzo ezberdinetan. Oraingoan Bilbo Zaharra, Basurtu eta San Inazioko festak ospatuko dituzte.

Bilbin izango dira lehenak festa giroan murgiltzen. Ostegunean, uztailak 20, Gazte Egunarekin hasiko dira eta iganderarte luzatuko dira. Hala ere, ostiralean emango diete festeei hasiera ofizialki eta larunbatean kukaña izango da ekitaldirik esanguratsuena. Bazkari herrikoiak eta kontzertu ezberdinak antolatu dituzte lau egunetarako.

Basurtun ostiralean, uztailak 21, hasiko dira festak. Rebeliom do inframundo eta Huntza taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gauean. Jaiak uztailaren 26rarte, asteazkena, luzatuko dira. Lehiaketa gastronomikoak, haurrentzako ekitaldiak, kontzertuak eta dantza erakustaldi ezberdinak antolatu dituzte. Beti Jai Alai dantza taldeak emanaldia eskainiko du festetako azken egunean, arratsaldeko 19.30etan.

Bestalde, San Inazion jaien 40. urteurrena ospatuko dute eta horregatik XL bezala izendatu dituzte aurtengo festak. Uztailaren 24tik 31ra luzatuko dira aurtengoan festak. Aldaketa nagusia Levante plazako txosnagunean izango da. Izan ere, eszenatokia karparen barruan egongo da eta txosnak inguruan. Bertan hainbat musika talde ikusteko aukera izango da. Larunbat honetan esaterako, The Riff Truckers gernikarrak eta Elorrioko Bultz taldea arituko dira. Azken talde honetan Iheskide taldeko kide izandako Xaguk jotzen du. Sanirock, Gazte Eguna eta umeentzako egitarau oparoa ere antolatu dituzte.