NAIZ

Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren lehen edizioa irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko da

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, jarduera zientifikoa izango du hizpide hitzaldi eta ekimenen ezberdinen bitartez.

Bilboko Euskalduna Jauregian, EHUko Bizkaia Aretoan, eta Bizkaiko beste udalerrietan -Ondarroa, Igorre eta Getxo- ospatuko den programak zazpi ekitaldi bilduko ditu guztira, tartean Naukas Bilbao-ren VII. edizioa -gazteleraz egiten den zientzia-dibulgazioaren ekitaldirik handiena-, gazte zientzialari eta ikertzailerentzako Science+ biltzarra eta bertsoa eta zientzia batzen dituen Jakinduriek Mundue erreko dau! ekimena ere.

Halaber, Bizkaia Zientzia Plazak ehundik gora hizlari, zientziaren munduko izen handiko hainbat ikertzaile eta gonbidatu bilduko ditu. Esate baterako, Pedro Miguel Etxenike, Ikerketako Zientzia eta Teknika Asturiasko Printze saria edota Jose María Bermúdez de Castro, Atapuercako mendilerroko aztarnategietako indusketa zuzendarikidea.

Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da, baina haur-tailerretan (Naukas Kids) eta Science+-eko konferentzietan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena.

Zientzia-dibulgazioko Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren lehen edizioa irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko da Bilbon. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, jarduera zientifikoa izango du hizpide hitzaldi, ikuskizun, tailer edota bakarrizketa bezalako erregistro eta formatuen eskutik, Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez.