NAIZ
BAIONA

Baionako meskitari eraso egin diote, kalte arinak eraginez

Igandetik astelehenerako gauean eraso egin zioten Baionako meskitari, molotov koktelak jaurtita. Baionako prokuradorearen ordezkariak baieztatu du erasoak ez daukala loturarik erlijioarekin.

Baionako meskitaren artxiboko irudi bat.
Baionako meskitaren artxiboko irudi bat.

Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen ordezkari den Marie Hirigoyenen adierazpenak bildu ditu Kazetak eta, azaldu duenez, Baionako meskitaren aurkako erasoak ez luke «konnotazio erlijiosorik» izango. «Ez da deus dramatikoa», gaineratu du.

Prokuradoreak zehazki aipatu ez duen arren, hainbat komunikabidek, tartean Euskal Irratiek, zabaldu dute erasoa molotov koktelekin egin zutela. Aire girogailuan kateal eragin ditu eta meskitaren horma ere «arinki» belztu da.

Baionako komisaldegiak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko eta oraindik ez dute inor atxilotu.

Meskitako baratzezaina ohartu zen erasoaz eta, Hirigoyenek esan duenez, alkohol botilak ere aurkitu dituzte bertan.

Frédérique Espagnac senatari sozialistak eta Colette Capdevielle diputatu sozialista ohiak gertakariak «fermuki» kondenatu dituzte sare sozialetan.