![Aitziber Ibaibarriaga, EH Bilduko bozeramailea Bilbon. (@ehbildubilbo)](/media/asset_publics/resources/000/399/821/article_main_landscape/_ehbildubilbo.jpg)
Aitziber Ibaibarriagak azpimarratu du EH Bilduk ez duela parte hartuko Gobernu espainiarraren ordezkaritzaren ekitaldian. Salatu duenez, instituzio hori «ez demokratikoa, anakronikoa eta aurreko errejimenarekin zerikusi gehiago daukan zerbait da».
EH Bilduko bozeramaileak gogoratu du lehen Gobernadore Zibila zenaren figurak «aldebikotasunik ez dagoela gogorarazteko balio duela, nahiz eta beste batzuk kontrakoa sinestarazi nahi izan. Ehundaka kilometrora nahieran aukeratutako pertsona batzuek erabakitzen dute gai garrantzitsuen inguruan eta, baita ere, egunerokotasunari eragiten dioten gaien inguruan. Haiek erabakitzen dute eta ez Legebiltzarrak, demokratikoki aukeratutako ordezkariak edo gobernuak», salatu du Ibaibarriagak.
«Deigarria da, Euskal Herrian geroz eta indar gutxiago daukanak eta Legebiltzarrean bosgarren indarra denak hainbat gaietan azken hitza izatea», gaineratu du PP alderdia gogora ekarriz.
Ibaibarriagak azaldu du EH Bildurentzat demokratikoki erabakitze eskubidea abian jartzea normalizazio politikoaren eta elkarbizitzaren oinarri direla. «Kontuan izanda Gobernu espainiarraren ordezkaritza eta ordezkaritzordearen helburua ariketa demokratiko hori oztopatzea dela, instituzio horiek soberan daude eta desagertu behar dira».
Ibaibarriagak beste alderdi demokratikoei deia luzatu die ez dezaten Gobernu espainiarraren ordezkaritza babestu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)